8/2013 Lege Organikoaren bidez (LOMCE), Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak sortu ziren hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren barruan, ikasleek hezkuntza-sisteman jarrai dezaten laguntzeko eta garapen pertsonal eta profesionalerako aukera gehiago eskaintzeko.
Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntzak profil profesional batean oinarritzen dira. Profil profesionala bakoitzkk gutxienez Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide-kualifikazio oso baten gaitasun-unitateak hartzen ditu barne.
Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat gainditzen duten ikasleek dagokion Oinarrizko Lanbide-Titulua jasoko dute.
Oinarrizko lanbide-tituluak hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko aukera emango du.
- Adin baldintzak:
- 15 eta 17 urte artean badituzu: DBH titulua ez izatea eta DBHko 3.mailan matrikulatua egotea, edo salbuespen modura, 2.mailan.
- 17 urte baina gehiago badituzu: Graduatu titulua ez izatea.
- Iraupena: 2 urte. 2000 ordu guztira; horietatik 260 ordu praktikak enpresan.
- Sarrera baldintzak: DBH titulazio gabe.
- Ordutegia: 08:00etatik - 14:00tara. Era presentzialean astelehenetik - ostiralera. A ereduan ematen dira klaseak (gaztelaniaz bakarrik).
ESKAINTZAN DITUGUN TITULUAK:
MATRIKULAZIO EGUTEGIA
Aurrematrikula Maiatzaren 24an itxi zen. Hau pasata:
- Behin-behineko zerrendak: uztailaren 5a.
- Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 10eko 12:00ak arte.
- Behin betiko zerrendak: uztailaren 11a.
Ohiko matrikulazio-aldia:
- I. epea: uztailaren 11tik 15eko 14:00ak arte.
- II. epea: uztailaren 17a.
- III. epea: uztailaren 19tik 22ra, biak barne
Ezohiko matrikulazio-aldia: AURREMATRIKULA EGIN EZ ZUTEN JENDEARI ZUZENDUA.
- uztailaren 23a eta 24a eta irailaren 2tik urriaren18ra, biak barne.