LANBIDE langabezian dauden pertsonei zuzendutako prestakuntzaren kudeaketaren arduraduna da eta ikastaroak antolatzen ditu trebatzen jarrai dezaten.
Ezaugarriak:
- Ikastaroak presentzialak dira.
- Profesionaltasun-Ziurtagiri eta parte-hartzaileak ziurtagiriaren modulu guztiak osatzen dituenean ikastaroetan zentroak aurrez ikusiko du ikasle guztientzako lantokiko heziketa praktikoko modulua, gehienez 200 orduko iraupena izango duelarik, epea prestakuntza-ekintza amaitu zenetik aurrera lau hilabetetakoa izanda.
- Ikastaroetan izena emateko bi bide daude:
- Lanbideko web orriaren bitartez.
- Lanbidera joanez.
- Doakoak dira ikastaroak.
- Ohiko ordutegia: 15:00etatik 20:00etara.
2025.urtean datozen ikastaroak: C Graduak:
C gradua eskaintza partziala eta metagarria da, eta hainbat lanbide-moduluk osatzen dute. Modulu horiek garrantzi handia dute lan-merkatuan, eta ziurtagiri profesional bat lortzea dute helburu. Hori lortzeko, eskaintza honetan sartutako lanbide-modulu guztiak osatu behar dira.
FABRIKAZIO MEKANIKOKO ERAGIKETA OSAGARRIAK
Ziurtagiri profesionala – 1 Nibela
- Maila: Oinarrizko Mailako Lanbide Heziketa
- Iraupena: 429 ordu.
- Lanbide moduluak:
- Oinarrizko fabrikazio-eragiketak: 165 ordu
- Soldadura eta aroztegi metalikoa: 132 ordu
- Aluminiozko eta PVCzko arotzeria: 132 ordu
- Horrez gain, 85 orduko praktikak enpresetan.
- Hasiera: 2025eko Urtarrilak 20
- Ordutegia: arratsaldez, 15:00etatik – 20:30etara (*ostiralak 15:00 – 18:00)
FABRIKAZIO MEKANIKOKO MAKINA-ERREMINTEN PRESTAKETA ETA PROGRAMAZIOA
Ziurtagiri profesionala – 2. Nibela
-Maila: Erdi Mailako Lanbide Heziketa
-Iraupena: 570 ordu.
-Lanbide moduluak:
- Mekanizazio-prozesuak 165 ordu
- Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa240 ordu
- Sistema automatizatuak 165 ordu
- Horrez gain, 85 orduko praktikak enpresetan.
-Hasiera: 2025eko Urtarrilaren 8a
-Ordutegia: arratsaldez, 15:00etatik 20:30era. (*ostiralean, 14:30etik 18:30era)
- Telefonoz, 943 725 477 (telefono orokorra) edo 662589166 zenbakira idatzi (Whatsapp).
- Korreo elektronikoz, fpe@ugleskola.eus helbidera idatziz.
- Pasa UGLE eskolatik, Zumarragako Beloki Hiribidean.