Konpetentzia Aitorpena

Euskadiko Lanbide Heziketak titulu ofizial bat eskuratzen laguntzen du lanbide-gaitasunen aintzatezpenaren bidez.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sistema bat jarri du martxan konpententziak ofizialki ebaluatu eta egiaztatzeko helburuarekin.

Bi urtetik gorako esperientzia edo 200 orduko prestakuntza ez-formala duten pertsonek titulazio ofizial bat izateko prozesuan parte hartu ahal izango dute Euskadiko LHko konpetentziak akreditatzeko prozesuaren bidez. Sistema erraza eta doakoa da, eta profesionalek beren ibilbide profesionalean eta egindako ikastaroetan eskuratu dituzten trebetasunak eta ezagutzak aitortzen ditu. Sistema honen bidez, konpetentziak ofizialki ebaluatu eta egiaztatu ahalko dira, konpetentziak non eta noiz eskuratu diren kontuan hartu gabe.

Zertarako balio du?

  • LHko titulazio ofizial bat eskuratzeko.
  • Titulazio ofiziala behar duten lanpostuak lortzeko gutxieneko baldintzak izateko.
  • Lanbide-kategoria lortzeko edo enpresan mailaz igotzeko.
  • Lan-merkatuan sartzea errazteko.
  • Lortutako tituluei esker beste ikasketa edo ikastaro batzuekin jarraitzeko (baliozkotzeko).

Kanpaina hau Europar Batasunak finantzatzen du, Berreskuratze Planak kudeatzen dituen Next Generation funtsen bidez.
 
Informazio gehiago HEMEN
 

Interesatuta? Jarri zaitez gurekin harremanetan.