>> ERASMUS+ Bekak
Ugle eskolak dauzkan akordioei esker gure ikasleek Europar Komunitateko lurralde batean gauzatu ditzakete lanbide heziketako praktikak ERASMUS+ bekei esker.
Helburuak
- Ikasleei Europar Batasuneko lan merkatu zabalak dituen beharretara egokitzen lagundu.
- Ikasleek konpetentzi espezifikoak gara ditzaten lagundu, hizkuntza konpetentzia barne, eta lan esperientzia hartzearekin batera, herrialdeari buruzko kultura sozial eta ekonomikoaren ezagutza areagotu.
- Lantegi eta ikastetxeen arteko kooperazioa bultzatu.
- Gazteei kualifikazio maila altua garatzen lagundu, nazioarteko esperientziak ematen duen ikuspegi zabalagoa duten profesionalak formatuz.
Iraupena
Hetelek eskatu duen deialdiak, 13 asteko iraupenarekin lan praktikak hartzen ditu, betiere egun osoko ordutegiarekin. (*)
Baldintzak
1. OLH, GMHZ edo EMHZ bateko 2. kurtsoko ikaslea izatea HETEL sareko ikastetxe batean ikasturteko edozein titulazio ofizialean (ikasturtean matrikulatuta)
2. Matrikulatuta dagoen ikastetxe horretako hautaketa prozesuan aukeratua izatea, eta inongo diziplina espedienterik edo antzekorik ez edukitzea.
3. Europar Bastasuneko kide diren edozein 28 herrialde bateko hiritartasuna edukitzea, eta parte hartzen duten herrialde batekoa ez izanda ere, proiektuari elkartutako HETEL zentro batean matrikulatuta egotea.
4. Ezin izango da aldi berean beste programa edo beka batean parte hartu.
5. Erasmus praktiketako ikasleek, Lan Praktiken Ziurtagiria DERRIGORREZ eduki beharko dute, bukaeran dokumentua aurkeztu beharko dutelarik.
(*) Enpresa bezala bere aktibitatea arlo publiko edo pribatuan garatzen duen edozein erakunde ulertzen da, bere tamaina, erregimen juridikoa edo jarduten duen sektore ekonomikoa edozein izanda ere, ekonomia soziala barne.(oinarri legala, 2. artikuloa, 25. zenbakia).
Herrialde posibleak
Holanda (Eindhoven); Irlanda (Cork); Finlandia (Salpaus; Jyvaskyla); Italia (Milán; Pistoia; Cosenza; Palermo; Catania); Bulgaria (Sofia); Polonia (Varsovia); República Checa (Praga); Alemania (Bensheim; Bremen); Malta.
ERASMUS ESKUTITZA AUKERAKETA IRIZPIDEAK ESKAERA FITXA
>> Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzak
Epea: Eusko Jaurlaritzak ikasturte hasieran argitaratzen du deialdia. Normalean Iraila hasieratik Urri erdi aldera izaten da.
Nori zuzendua: Euskal Autonomia Erkidegoan dauden ikastetxeetan honako ikasketak egiten ari diren ikasleei:
- Haur Hezkuntza ("Haurreskolak Partzuergo”ko haurrak izan ezik)
- Lehen Hezkuntza
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
- Batxilergoa
- Oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketa
- Musika eta Dantzako ikasketa oinarrizkoak eta profesionalak
- Arte Plastikoak eta Diseinua: Heziketa Zikloak
- Kirol-ikasketak
+ 2023/24 ikasturterko BEKA deialdiaren inguruko informazioa HEMEN