Txandakako Lanbide Heziketa Duala

>> LH DUALA INTENTSIBOA

Lanbide Heziketa Dualak ikaskuntza-prozesuak konbinatzen ditu enpresa eta ikastetxeetan, batzuen eta besteen arteko lankidetzaren bitartez.

LAN eginez IKASI, baina ez lan egin ikasiz

Ikasleek enpresan egingo duten formakuntzak lotura estua izan behar du heziketa-zikloko lanbide-profilarekin eta programatutako espezializazioekin. Horrenbestez, enpresan egindako lan horiek, produkzio-emaitza ez ezik, ikaskuntza bera ahalbidetu behar dute, bai eta, azken finean, lanari dagozkion gaitasunak, espezializazioari dagozkionak, eta enplegagarritasuna hobetzeko bestelako zeharkako gaitasun erabilgarri batzuk eskuratu ahal izatea ere.

LH Dualaren helburuak:

  • Lanbide Heziketa Dualaren helburua Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko aukera ematea da, ikastetxeen eta enpresen artean lankidetzan garatzen den ikaskuntza-prozesu baten bitartez.
  • LH Dualak gazteak lan-merkatuan sartzeko bidea erraztea bilatzen du, horretarako kalitateko enpleguak sustatuz. Produktu eta ekoizpen prozesuaren ordez langilearen kualifikazioa eta gaitasunari lehentasuna ematen die.

LH Dualaren abantailak:
ENPRESARENTZAT:

  • Langile kualifikatuak, Euskal Herriko enpresen ekoizpen sarearen premietara egokitutakoak eta enpresetako prozesuetan eta kulturan ikasitakoak prestatzen ditu. Horrek enpresen lehiakortasuna areagotzen du.
  • Enpresak programaren bidez pertsonak ezagutu eta hezitzeko sistema bat du.
  • Esperientzia honek enpresako belaunaldi-erreleboa errazten du.

IKASLEARENTZAT:

  • Ikasleek benetako lan-egoeretan dute ikasten eta lan-esperientzia handia lortzen. .
  • Egindako lanaldiarekiko proportzionala den ordainsaria jasotzen dute, kontratuaren edo hitzarmenaren arabera, eta Gizarte Segurantzan kotizatuz hasten dute bere lan-bizitza.
  • Enplegagarritasuna hobetzen du.

IKATETXEENTZAT:

  • Lan-merkatuak behar dituen beharrei aurre egiteko informazio ezin hobea lortzen du.
  • Enpresen eta ikastetxeen arteko loturak estutzen ditu.
  • Enpresen ESK (Erantzun Sozial Korporatibo) politikak laguntzen ditu.

Modalitateak:
Bi modu hauetara gauza daitezke:

  • Prestakuntza eta ikaskuntzako kontratu baten bitartez: modalitate honetako ikasleek Lanbide zerbitzuan izena emandako 25 urtetik beherako langabetuak izan beharko dute.
  • Beka bidez: modalitate honetan ez dago adin-mugarik. Espezializazio programei babesa ematen die. Gizarte-segurantzarako kotizatzen du eta antzeko ordainsariak jasotzen dituzte.

2 urteko planen helburua da ikasleek zikloan barneratzen dituzten gaitasunak indartzea; 2.400 eta 2.800 ordu arteko iraupena dute osotara.

1.IKASTURTEA2.IKASTURTEA
Ikastetxea bakarrikIkastetxea
Enpresa

 

>> PRESTAKUNTZA DUAL BERRIA ENPRESAN

Ikas-ekinezko erregimeneko Lanbide Heziketa Dual berria ezartzen da. Horrela, egungo eta etorkizuneko beharrei eta egoerei erantzun ahal izango diegu.
Helburuak:

  • 1.mailako ikasleak enpresako prestakuntza dualean sartzea.
  • Lanbide Heziketako ikasleen gaitasunak hobetzea, enpresako prestakuntza-orduak handituz.
  • Enplegagarritasuna handitzea, lan-ingurunean esperientzia eta prestakuntza-maila handiagoa egiaztatzen denean.
  • Eredu dual horretarako sarbidea erraztea mikroenpresei, saltoki txikiei, hurbileko saltokiei eta autonomoei.
  • Enpresako prestakuntza dualean parte hartzen duten ikasleen kopurua handitzea.

Ezaugarriak:

1.Oro har, heziketa-ziklo osoak iraungo du, eta heziketa-zikloaren bi ikasturteak hartuko ditu, 1. mailan hasita.

2.Ibilbide berri honetan, enpresako ordu-kopuruak gora egin du, aurreko ereduekin alderatuta. Horiek guztiek curriculum-izaera izango dute.

3.128 orduak, 112 ordu ikasle adingabeentzat, Enpresan edo Erakunde Parekidean prestatzeko, 1. ikasturtean egiten direnak, Curriculum-karakterra dutenez, ez dira ordainduko.

4.Lehenengo ikasturtea amaituta, ikasleak aukera desberdinak izango ditu 2. urtea egiteko:

  • Lehen Aukera El alumnado asistirá al centro de FP desde septiembre hasta marzo (1ª evaluación Final de 2º), y a partir de esa fecha y hasta la finalización del curso, siempre y cuando cumpla con los criterios establecidos para acceder a la realización del módulo de FCT, cursará la formación en la empresa u organismo equiparado con una dedicación horaria de 8h o con una dedicación horaria de 7h para el caso del alumnado menor de edad.
  • 2 Aukera Ikasleek Ikas-ekinezko erregimeneko Lanbide Heziketa Duala Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duen ekainaren 2ko 83/2015 Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen dituzte prestakuntza duala egiteko, eta prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratu bat edo beka bat dute. Kasu horretan, 2. ikasturte osoan, enpresako/lantokiko prestakuntza eta Lanbide Heziketako ikastetxeko prestakuntza txandakatuko dira, kasu bakoitzean ezarritako programan oinarrituta.

Laneko Arriskuen Prebentzioari Buruzko Prestakuntza:

Ikasleek Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko oinarrizko prestakuntza gehigarria jasoko dute, 12 ordukoa, lantokian hasi aurretik. 

Tramitazioa:
Lankidentza-hitzarmen bat sinatuko da ikastetxearen eta enpresaren/lantokiaren artean.
Ikastetxeak tutore bat izendatuko du, parte hartzen duen ikasle bakoitzaren jarraipena egiteko, eta enpresa/lantokiak beste bat, ikasleari perestakuntzan landuko diona.