Merkataritza Zerbitzuetako oinarrizko profesionala

Lanbide gaitasuna

Tituluaren gaitasun orokorra produktuak eta salgaiak merkaturatzeko, merchandisingerako eta biltegiratzeko eragiketa osagarriak egitea da, bai eta horrekin lotutako datuak tratatzeko eragiketak ere, ezarritako protokoloei, merkataritza- eta irudi-irizpideei eta adierazitako kalitatearekin jardunez.

Zikloaren antolaketa

  • Titulazio berria. Promozio berria: 2024ko irailean. 
  • 2 ikasturtetako ikasketak: 2.000 ordu
  • Praktikak enpresetan 2. urtean: martxoa eta ekaina bitartean; 260 ordu guztira.
  • DBH Titulua lortzeko aurera.
  • Lanbide Arloa: Merkataritza eta Marketina. 
  • B Hizkuntza eredua: irakasgai batzuk gaztelaniaz eta beste batzuk euskaraz irakasten dira.

Zer ikasiko dut?

• Biltegian salgaiak hartzea eta sarrerak erregistratzea, etiketatzea eta kodifikatzea. 
• Izakinen kontrola: Salgaien eta/edo produktuen zenbaketak eta inbentarioak egitea, eta informazioa kontrol-dokumentuetan eta informatika-aplikazioetan erregistratzea. 
• Salgaietako informazioa eguneratuta mantentzea, gorabeherak hautemanez eta informazio hori nagusiei transmitituz. 
• Salgunean animazio-elementuak jartzea eta produktuak erakusleihoetan eta linealetan antolatzea, merkataritza-irizpideak aplikatuz eta enpresaren irudia errespetatuz. 
• Produktuak paketatzea: aurkezpen erakargarriak egiteko teknikak aplikatzea.
• Lan-aginduak prestatzea: salgaiak eta produktuak hautatzea, salgaiak kontrolatzeko eta pisatzeko tresnak erabilita.
• Eskaera-unitateak enbalatzea eta etiketatzea, eskaeraren kontserbazioa eta egonkortasuna ziurtatzeko. 
• Bezeroari arreta: une oro eraginkortasunez komunikatzea. 
• Ordena eta garbitasuna: laneko eremua, garbi eta txukun mantentzea. 
• Informatika: terminaletan datuak eta testuak zuzen eta azkar sartzea. 
• Telefonia lanak: deiak eta mezuak doitasunez jaso, banatu eta helarazita. 

Moduluak

LEHEN MAILA:

BIGARREN MAILA:

Merchandisingeko oinarrizko teknikak / 198 ordu

Datuen tratamendu informatikoa / 198 ordu
Biltegiko lan osagarriak /  132 orduSaltzeko teknikak eta saldu osteko segimendua / 72 ordu
Bulegotikako oinarrizko aplikazioak / 132 orduMerkataritzako erakusleiho-apainketa, seinalegintza eta kartelgintza / 96 ordu
Bezeroentzako arreta /       99 orduCiencias aplicadas II /               144 ordu
Eskariak prestatzea eta produktuak saltzea / 66 orduComunicación y sociedad II /    168 ordu
Ciencias aplicadas I /       165 orduFormación y Orientación Laboral / 53 ordu
Comunicación y sociedad / 165 orduFormación en Centros de Trabajo / 260 ordu
Tutoría y orientación I /      33 orduOrientación y tutoría II /              25 ordu

Ikasketa hauek bukatzean, zer egin dezaket?

Lan munduan:

Profesional honek besteren kontura egiten du lan merkataritza-banaketako enpresetan -handizkarietan (erosketa-zentraletan, hornidura-azoka zentraletan, "cash and carry" gisakoetan, eta abar) zein txikizkarietan (dendetan, supermerkatuetan, hipermerkatuetan eta salgune handietan)-, merkataritza-banaketako zentroetan eta beste produkzio-sektore batzuetako enpresetako biltegietan eta merkataritza-sailetan. Lanpostuak ondorengoak izan daitezke: 

• Saltokiko saltzailearen laguntzailea. 
• Salguneko animazioko laguntzailea. 
• Salmentako laguntzailea. 
• Salmenta-sustapeneko laguntzailea. 
• Birjarpeneko langilea. 
• Kobratze-langilea edo kutxazaina. 
• Eskaeretako langilea. 
• Harrerako eta bidalketako eskorgaria. 
• Logistikako langilea. 

Ikasten jarraitu:

  • Erdi-mailako ziklo bat. Titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Merkataritza eta marketina; Administrazioa eta kudeaketa; Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza;  Beira eta Zeramika; eta Arte grafikoak.

Datak

2024/25 ikasturteko Matrikulazio datak:

  • Ziklo honetan interesa izanez gero, jarri zaitez gurekin harremanetan. Bisita pertsonalizatu bat antolatuko dugu. 
  • Aurrematrikula: 2024.05.06 - 2024.05.24
  • Matrikula: 
    • Ohiko epean, I.fasea: 2024.07.11 - 2024.07.15
    • Ohiko epean II fasea: 2024.07.17
    • Ohiko epean III.fasea: 2024.07.19 - 2024.07.22
    • Ezohiko epea: Uztailaren 23 eta 24 eta Irailaren 2tik - Urriaren 18ra.

Informazio gehiagorako, kontsultatu Oinarrizko curriculum diseinua.