Elementu Metalikoen Fabrikazioko Oinarrizko Lanbide Titulua: Soldadura

Lanbide gaitasuna

Lanbide Heziketako titulazio honek, metal eraikuntzetako elementu tinkoak naiz mugikorrak fabrikatu, muntatu eta konpontzeko gaitasuna ematen dio ikasketa mota hau burutzen duenari.

Zikloaren antolaketa

  • 2 ikasturtetako ikasketak: 2.000 ordu.
  • Praktikak enpresetan 2. urtean: apirila eta ekaina bitartean / 260 ordu.
  • DBH ala Graduatu Titulazio lortzeko aukera.
  • Lanbide Arloa: Fabrikazio Mekanikoa.
  • Okupazio tasa: %80a (2022ko abenduko datua).
  • Klaseak euskaraz, D ereduan.     

Zer ikasiko dut?

• Lanpostua, erremintak, makineria osagarria eta lantegian mekanizatzea eta muntatzeko tresneria eta/edo obran instalatzeko eta mantentzeko tresneria prestatzea. 
• Material metalikoetan eta ez-metalikoetan lotura finkoak eta desmuntagarriak egitea, segurtasun-, funtzionaltasun- eta ekonomia-irizpideei jarraiki. 
• Elementu metalikoak eta ez-metalikoak erreminta eramangarrien bidez muntatzea eta doitzea.
• Mekanizazio- eta tratamendu-eragiketak egiteko makina edo sistema automatikoak elikatzea eta deskargatzea. 
• Soldatzeko eragiketak zehaztapenen arabera egitea, material metalikoen tresneria eta elementuak prestatuta, errutilozko elektrodo estaliaren bidezko prozedurak erabilita. 
• Neurtzeko eta kontrolatzeko oinarrizko tresnak erabilita, egindako loturak egiaztatzea.
•,Galdaragintza arineko produktuen dokumentazio teknikoa interpretatuta, egin behar diren eragiketak identifikatzea.
• Txapak eta profilak prozedura mekaniko, automatiko eta erdiautomatikoen bidez ebakitzea, galdaragintza arineko produktuak lortzeko. 
• Txapak eta profilak prozedura konbentzionalen bidez konformatzea, galdaragintza arineko produktuak lortzeko. 
• Elementu akastunak ordeztea, tresneria desmuntatu eta muntatu eta beharrezko doikuntzak eginda, instalazioak eta tresneria mantentzea eta konpontzea. 
• Makinak, tresneria, lanabesak eta instalazioak mantentzeko lanak egitea.

Moduluak

LEHEN MAILA:

BIGARREN MAILA:

Operaciones básicas de fabricación / 165 orduEquipos eléctricos y electrónicos / 192 ordu
Soldadura y carpintería metálica / 132 orduSoldadura de materiales de acero al carbono / 168 ordu
Carpintería de aluminio y PVC / 132 orduCiencias aplicadas II / 144 ordu
Operaciones básicas de calderería ligera / 198 orduComunicación y sociedad II / 168 ordu
Ciencias aplicadas I /          165 orduFormación y orientación laboral / 53 ordu
Comunicación y sociedad / 165 orduTutoría y orientación /              25 ordu
Tutoría y orientación I /         33 orduFormación en Centros de Trabajo / 260 ordu

Ikasketa hauek bukatzean, zer egin dezaket?

Lan munduan:

Profesional honek besteren kontura egiten du lan elementu metalikoak soldadurako eta galdaragintza arineko prozeduren bitartez fabrikatu eta muntatzen dituzten enpresa handi, ertain eta txikietan, goi-mailako tituludun batek gainbegiratuta beti. Lanpostuak ondorengoak izan daitezke:

  • Industria metalurgikoetako, produktu metalikoen fabrikazioko eta manufaktura-industrietako peoiak eta laguntzaileak.
  • Karbono-altzairuzko materialen errutiloz estalitako elektrodo bidezko arku elektrikozko soldatzailearen laguntzailea. 
  • Egitura metaliko astun eta arinen eta hodien soldatzailearen laguntzailea. 
  • Eskuzko oxiebakitzailearen laguntzailea. 
  • Metalen plasma bidezko eskuzko ebakitzailearen laguntzailea. 
  • Prozesu automatizatuetako laguntzaileak. 
  • Metal-arotzaren laguntzailea. 
  • Egitura metalikoen muntatzailearen laguntzailea. 

Ikasten jarraitu:

  • Erdi-mailako heziketa-ziklo bat. Titulu honek lehentasuna izango du honako lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietarako onartua izateko: Elektrizitatea eta Elektronika; Informatika eta Komunikazioak; Fabrikazio Mekanikoa; Instalatze eta Mantentze Lanak; Energia eta Ura; Erauzpen Industriak; Itsasoa eta Arrantza; Kimika; Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak; Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa; Eraikuntza eta Obra Zibila.

Datak

2024/25 ikasturteko Matrikulazio datak:

  • Ziklo honetan interesa izanez gero, jarri zaitez gurekin harremanetan. Bisita pertsonalizatu bat antolatuko dugu. 
  • Aurrematrikula: 2024.05.06 - 2024.05.24
  • Matrikula: 
    • Ohiko epean, I.fasea: 2024.07.11 - 2024.07.15
    • Ohiko epean II fasea: 2024.07.17
    • Ohiko epean III.fasea: 2024.07.19 - 2024.07.22
    • Ezohiko epea: Uztailaren 23 eta 24 eta Irailaren 2tik - Urriaren 18ra.

Informazio gehiagorako, kontsultatu Oinarrizko curriculum diseinua.

Extraescolares
En clase
Instalaciones