LANBIDE-ARLOA:
Elektrizitatea eta Elektronika.
SARBIDEA EMATEN DUTEN TITULUAK:
Lehentasuna ondorengo Goi Mailako Zikloek izango duten arren, Unibertsitate, lan mundutik edota beste Lanbide Heziketako Ziklo batetik datozenak ere sartu daitezke.
• Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako Goi-mailako Teknikaria.
• Automatizazioko eta Robotika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria.
• Mekatronika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria.
• Telekomunikazio- eta Informatika-sistemetako Goi-mailako Teknikaria.
• Mantentze-lan Elektronikoetako Goi-mailako Teknikaria.
IKASTAROAREN IRAUPENA ETA HIZKUNTZA:
- Hasiera data: 2025 urteko Iraila
- 900 ordu. Horietatik 180 ordu praktikak enpresan.
ZER IKASI ETA EGINGO DUT?
• Erakundeen arrisku-profilak zehaztea, jardunbide egokiak, estandarrak eta aplikatu beharreko araudia identifikatuta.
• Erakundeen ekipamenduak eta sistemak lerrokatuta daudela egiaztatzea, segurtasun informatikoaren eta zibersegurtasun-arriskuen printzipioei dagokienez.
• Industria-sistema eta -inguruneei buruzko zibersegurtasun-txostenak egitea, bai teknikari, bai antolamenduari dagokionez, eta zabaldutako segurtasun-elementuak ebaluatuta.
• Zibersegurtasun-estrategiak aplikatzea industria-proiektuen faseetan, edozein gorabeheraren eragina minimizatzeko.
• Industria-kontroleko sistemen bilakaera ezaugarritzea, erakundean duten eragina baloratuta.
• Kontrol industrialeko sistemen konfigurazioa ezartzea, erakundearen arriskuak minimizatuta.
• Sektorean aitortutako metodologiak aplikatzea, industria-sareetako arrisku teknologikoko agertokiak baloratuz.
• Ahuleziak identifikatzea eta sare-gailuen konfigurazioa ezartzea, arrisku-egoerak minimizatuta.
• Analisi forentseak egitea sistema eta sare industrialetan, erakundean ahuleziak antzemanda.
• Segurtasun fisikoko, operazionaleko eta zibersegurtasuneko arauak eta prozedurak integratzea eragiketa-inguruneetan, arriskuak minimizatuta.
IKASKETAK AMAITZEAN, ZER EGIN DEZAKET?
Eragiketa-Teknologien Inguruneetan Zibersegurtasunean Aditua.
Zertan lan egin?
• Eragiketaren inguruneetako zibersegurtasuneko aditua.
• Eragiketaren inguruneetako zibersegurtasuneko auditorea.
• Operazioaren inguruneetako zibersegurtasuneko aholkularia.
• Operazioaren inguruneetako zibersegurtasun-analista.
PRESTAKUNTZA-PLANA:
Espezializazio-ikastaro honetako lanbide-moduluak honako hauek dira:
• Zibersegurtasuna industria-proiektuetan. (120 o.)
• Industria-kontroleko sistema seguruak. (144 o.)
• Industriako komunikazio-sare seguruak. (168 o.)
• Industriako zibersegurtasunari buruzko auzitegi-analisia. (192 o.)
• Segurtasun integrala. (96 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (180 o.)