Ziklora sarbidea
DBH, LH 1, IEE 1, 2. BBB, Erdi Mailarako sarbide-proba.
Oinarrizko puntuak
- ZIKLO BERRIA: Lehen promozioa 2023ko irailean.
- Lanbide arloa: Informatika eta Komunikazioak.
- Erdi Mailako Zikloa // Ikasketa hauek gainditzean: Tekniko titulua.
- Guztira 2 ikasturteko ikasketak // 2.000 ordu guztira, horietatik 380 ordu, enpresan egiten diren lan praktikak direlarik.
- Klaseak euskaraz, D ereduan.
- Alorreko erakunde erreferenteetara irteerak.
- Ikasketak eta lana uztartzeko aukera desberdinak:
- Erasmus+ programaren bitartez, praktikak Europako erakunde/enpresa batean egiteko aukera.
- Banakako tutoretza pertsonalizatuak.
- Eskolaz kanpoko ekintza, eta kirol eta kultur ekintzak.
Gaitasun orokorra
Titulu honen konpetentzia orokorra da mikroinformatika-sistemak, bakartuak edo sarekoak, eta ingurune txikietako sare lokalak instalatzea, konfiguratzea eta mantentzea, horien funtzionaltasuna ziurtatuta eta ezarrita dauden kalitateko, segurtasuneko eta ingurumenarekiko errespetuko protokoloak aplikatuta.
Ikasgaiak
LANBIDE MODULUA | KURTSOA | ORDUAK |
---|---|---|
Tresneria muntatzea eta mantentzea | 1 | 231 |
Postu bakarreko sistema eragileak | 1 | 165 |
Bulegotika-aplikazioak | 1 | 231 |
Sare lokalak | 1 | 231 |
Informatika-segurtasuna | 1 | 99 |
Ingeles teknikoa | 1 | 33 |
Sareko sistema eragileak | 2 | 168 |
Sareko zerbitzuak | 2 | 189 |
Web aplikazioak | 2 | 105 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 2 | 105 |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 2 | 63 |
Lantokiko prestakuntza | 2 | 380 |
2000 |
Eta bukatzean
Lan irteerak:
- Informatika-tresneriaren instalatzaile konpontzailea.
- Informatika-euskarriko teknikaria.
- Datu-sareen teknikaria.
- Mikroinformatika-sistemetako periferikoen konpontzailea.
- Mikroinformatikako saltzailea.
- Telelaguntzako operadorea.
- Sistema-operadorea.
Ikasten jarraitu nahi izanez gero:
- Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
- Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.