Ikastaro hauen helburua, pertsonak lanerako prestatzea eta gaitzea, eta beren gaitasun eta ezagutzak bizitza profesionalean zehar eguneratzea da. Nagusiki, lanean ari diren langileentzat zuzendutako eta Lanbidek diruz lagundutako doako ikastaroak dira. Gure prestakuntza-eskaintzak, ekoizpen-sistemaren eta gure inguruko enpresen beharrei erantzuten die, eta haiekin lankidetzan aritzen gara enpresen lehiakortasuna hobetzeko, jakintzan oinarritutako ekoizpen-ereduaren alde eginez.
EAEko langile okupatuei lehentasunez zuzendautako 2022-24 prestakuntza eskaintzaren ezaugarriak:
- Ohiko ordutegia arratsaldez 18:00tatik 20:30etara, astelehenetik ostegunera.
- Parte hartzaileek eskabideko eta parte-hartze konpromisoko dokumentu normalizatua bete eta sinatu beharko dute (2C eranskina).
- Prestakuntza-ekintzak guztiz doakoak dira parte-hartzaileentzat.
- Prestakuntza ekintza berean behin bakarrik parte har daiteke.
- Erakunde onuradunek, ikastaroaren hasieran, deialdi honetan finantzatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten guztiei material hauek emango dizkiete, gutxienez:
- Espezialitatearen eduki guztiak bilduko dituen eskuliburua, argitaratua edo euskarri informatikoan.
- Beharrezkoak diren babes-elementuak.
- Eguneroko bertaratze-partea egin beharko da, eta berori prestatzaileak eta parte-hartzaile guztiek sinatu beharko dute.
- Parte-hartzailea prestakuntza-ekintzatik kanporatuko da, baldin eta prestakuntza-ekintzaren iraupenaren % 25etik gorako portzentajean bertaratzen ez bada.
- Modalitate presentzialean, pertsona batek prestakuntza amaitu duela joko da, baldin eta, gutxienez, orduen % 75era joan bada.
- Parte hartzaileek bete beharko dute kalitate-galdetegia.
- Prestakuntza ebaluazio positiboaz gainditzen duten prestakuntza-ekintzetako parte-hartzaileek LANBIDEk luzatutako egiaztapen-diploma jasoko dute.
Datozen ikastaroak:
Amaitu ditugu 2022-2024 plangintzan genituen ikastaroak. Lanbideko ebazpenaren zain gaude. Ebazpen hau jakitean, ikastaro berriekin hasiko gara.
Informazio gehiago behar baduzu, idatzi fpe@ugleskola.eus helbidera.