Automozioko Goi-Mailako Teknikaria

Ziklora sarbidea

LOE Batxilergoak, IEE2, UBI, LH2, SarbideFroga>19, Erdi Maila. 

Oinarrizko puntuak

Alternantzian ematen dugun zikloa; bi ikasturtero promozio berri bat ateratzen da. Hurrengo promozio berria: 2025ko Iraila.

  • ZIKLO BERRIA: 2.promozioa martxan momentu honetan. Ziklo bakarra bailaran. 
  • Lanbide arloa: Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-Lanak. 
  • Goi Mailako Zikloa // Ikasketa hauek gainditzean: Goi Mailako Teknikari titulua. 
  • Guztira 2 ikasturteko ikasketak // 2.000 ordu guztira, horietatik 360 ordu, enpresan egiten diren lan praktikak direlarik.
  • Klaseak euskaraz, D ereduan.                                     
  • Instalakuntza egokiak klaseak emateko.
  • Alorreko enpresa eta tailer erreferenteetara irteerak. 
  • Ikasketak eta lana uztartzeko aukera desberdinak:

         LH DUALA               PRESTLAN

 

  • Erasmus+ programaren bitartez, praktikak Europako erakunde/enpresa batean egiteko aukera.
  • Banakako tutoretza pertsonalizatuak.
  • Eskolaz kanpoko ekintza, eta kirol eta kultur ekintzak.

Gaitasun orokorra

Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: automozioaren sektorean mantentzelanen eta logistikaren gauzatzea antolatu, programatu eta gainbegiratzea, kasu konplexuetan matxurak diagnostikatzea, eta araudiak eta ibilgailuaren fabrikatzaileak ezarritako zehaztapenak bete daitezen ziurtatzea..

Ikasgaiak

LANBIDE MODULUAKURTSOAORDUAK
Sistema elektrikoak eta segurtasun eta erosotasunekoak1231
Motor temikoak eta sistema osagarriak1231
Egiturazkoak ez diren elementu mugigarriak eta finkoak1231
Ibilgailuen egiturak1132
Komunikazio eta harreman-teknikak166
Laneko prestakuntza eta orientabidea199
Indarren transmisio-sistemak eta errodaje-trenak2220
Gainazelen tratamendua eta estaldura2200
Ibilgailuen mantentze-lanen kudeaketa eta logistika280
Automozioko proiektua250
Ingeles teknikoa240
Enpresa eta ekimen sortzailea260
Lantokiko prestakuntza 2360
 2000

Eta bukatzean

Lan irteerak:

  • Elektromekanikaren arloko burua. 
  • Ibilgailu motordunen lantegiko burua. 
  • IAT ibilgailuen azterketa teknikoaren arduraduna. 
  • Ibilgailuen peritu tasatzailea. 
  • Ordezko piezen arloko arduraduna. 
  • Merkataritza-arloko arduraduna. 
  • Karrozeriaren arloko arduraduna: txapa eta pintura. 

Ikasten jarraitu nahi izanez gero:

  • Unibertsitate Graduak: karrera teknikoetarako zuzeneko sarbidea (hautaprobarik gabe).
  • Beste Goi Mailako ziklo bat. 
  • Lanbide arlo beretsuko Espezializazio Ikastaro bat.