OINARRIZKO PUNTUAK:
Titulazioa: Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Programatzeko Goi Mailako Teknikaria.
- Lanbide arloa: Fabrikazio Mekanikoa.
- Goi Mailako Zikloa // Ikasketa hauek gainditzean: Goi Mailako Teknikari titulua.
- Klaseak gaztelaniaz, A ereduan.
- Guztira 2 ikasturteko ikasketak // 2.000 ordu guztira.
- Okupazio tasa: %76a (2025eko otsaileko datua. Iturria: Inlan).
- Instalakuntzak: CadCam gela // Tailer Mekanikoa: konbentzionala eta CNC // Neurketa eta Entsegu laborategia.
- Alorreko enpresa eta tailer erreferenteetara irteerak.
- Ikasketak eta lana uztartzeko aukera desberdinak:
- Erasmus+ programaren bitartez, praktikak Europako erakunde/enpresa batean egiteko aukera.
- Banakako tutoretza pertsonalizatuak.
- Eskolaz kanpoko ekintza, eta kirol eta kultur ekintzak.
GAITASUN OROKORRA:
Mekanizazio bidezko produkzio-prozesua (txirbil-harroketa, konformazioa eta mekanizazio bereziak) eta ekipo mekanikoen produkzioa eta muntaia programatzea, antolatzea eta zeregin hauetan lankidetzan jardutea, fabrikazioa lagunduz eta, dokumentazio teknikoa abiapuntu izanik, sistema automatikoak programatuz; hau guztia beheragoko maila duten teknikariei behar duten euskarria eskainiz.
IKASGAIAK:
LANBIDE MODULUA | ORDUAK |
---|---|
Interpretazio grafikoa | 120 |
Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia- prozesuen definizioa | 210 |
Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa | 189 |
Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM) | 21 |
Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa | 90 |
Produkzioaren programazioa | 63 |
Fabrikazio-prozesuen gauzatzea | 180 |
Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa | 84 |
Produktuen egiaztapena | 150 |
Ingeles profesionala | 63 |
Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa | 63 |
Produkzio-sektoreei aplikatutako jasangarritasuna | 30 |
Enplegurako ibilbide pertsonala I | 120 |
Enplegurako ibilbide pertsonala II | 63 |
Hautazko modulua | 84 |
Proiektu intermodularra | 50 |
Praktikak enpresan | 284 |
ETA BUKATZEAN?
Lan irteerak:
- Muntatzaileen lantegi burua
- Metalak lantzeko makinen operatzaileen lantegi burua
- Metalak prozesatzeko instalazioen lantegi burua
- Mekanika teknikariak
- CNC programatzailea
- Sistema automatizatuen programatzailea
- Produkzio-programatzailea
Ikasten jarraitu nahi izanez gero:
- Unibertsitate Graduak: karrera teknikoetarako zuzeneko sarbidea (hautaprobarik gabe).
- Beste Goi Mailako ziklo bat.
- Espezializazio ikastaro bat.
2025/26 IKASTURTEKO DATAK:
MATRIKULAZIOA:
- Aurrematrikula: 2025eko maiatzaren 5etik - 23ra, biak barne.


