Ziklora sarbidea
LOE Batxilergoak, IEE2, UBI, LH2, SarbideFroga>19, Erdi Maila.
Oinarrizko puntuak
- Lanbide arloa: Osasungintza.
- Goi Mailako Zikloa // Ikasketa hauek gainditzean: Goi Mailako Teknikari titulua.
- Klaseak gaztelaniaz, A ereduan.
- Guztira 2 ikasturteko ikasketak // 2.000 ordu guztira, horietatik 360 ordu, enpresan egiten diren lan praktikak direlarik.
- Okupazio tasa: %100a (2022ko abenduko datua).
- Ikasketak eta lana uztartzeko aukera desberdinak:
- Erasmus+ programaren bitartez, praktikak Europako erakunde/enpresa batean egiteko aukera.
- Instalakuntzak: 3D inpresio gela / CadCam / Ortoprotesika tailerra / Laguntza teknikoen laborategia / Igeltso gela propioa.
- Ortoprotesika alorreko ekoizleen hitzaldiak astero.
- Alor Ortoprotesikoan berrikuntza eta garapen proiektuak garatzen dira. (Ikerketa Ortoprotesikoko II.ORTHOS SARIETAN irabazle)
Gaitasun orokorra
Ortesiak, protesiak eta ortoprotesiak eta laguntza teknikoak definitzea eta bezeroaren erara egin eta moldatzeko lanak antolatu, programatu eta gainbegiratzea, araudian eta dagozkion aginduetan zehazten diren neurriak beteko direla ziurtatuz.
Ikasgaiak
LANBIDE MODULUA | KURTSOA | ORDUAK |
---|---|---|
Jarduera ortoprotesikora aplikatutako industria-teknologia | 1 | 132 |
Diseinu eta moldekatze anatomikoa | 1 | 132 |
Produktu ortesikoak neurrira egitea eta egokitzea | 1 | 231 |
Biomekanika eta patologia aplikatuak | 1 | 198 |
Laguntza psikosoziala | 1 | 99 |
Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia | 1 | 99 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 1 | 99 |
Ortesi aurrefabrikatuak egokitzea | 2 | 120 |
Kanpoko protesiak egitea eta egokitzea | 2 | 240 |
Laguntza-produktuak egokitzea | 2 | 140 |
Ortoprotesien eta laguntza-produktuen proiektua | 2 | 50 |
Ingeles teknikoa | 2 | 40 |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 2 | 60 |
Lantokiko prestakuntza | 2 | 360 |
2000 |
Eta bukatzean
Lan irteerak:
- Ortopediako teknikaria
- Laguntzako produktuetako teknikaria
- Ingurunearen egokitzapeneko eta irisgarritasuneko teknikaria
- Produktu ortoprotesikoak egokitzeko edo banatzeko establezimenduetako arduradun teknikoa
- Produktu ortoprotesikoen eta laguntzako produktuen serieko fabrikazioko teknikaria
- Produktu ortoprotesikoen eta laguntzako produktuen neurrirako fabrikazioko arduradun teknikoa
- Ospitaleko ortopedia-tailerreko arduradun teknikoa
- Bisitari/sustatzaile sanitarioa
- Sektoreko produktuen eta zerbitzuen aholkularia
Ikasken jarraitu nahi izanez gero:
- Unibertsitate Graduak: karrera teknikoetarako zuzeneko sarbidea (hautaprobarik gabe).
- Beste Goi Mailako ziklo bat.
- Lanbide arlo beretsuko Espezializazio Ikastaro bat.