Ziklora sarbidea
LOE Batxilergoak, IEE2, UBI, LH2, SarbideFroga>19, Erdi Maila.
Oinarrizko puntuak
- Lanbide arloa: Fabrikazio Mekanikoa.
- Goi Mailako Zikloa // Ikasketa hauek gainditzean: Goi Mailako Teknikari titulua.
- Klaseak gaztelaniaz, A ereduan.
- Guztira 2 ikasturteko ikasketak // 2.000 ordu guztira, horietatik 360 ordu, enpresan egiten diren lan praktikak direlarik.
- Okupazio tasa: %88a (2022ko abenduko datua).
- Instalakuntzak: CadCam gela // Tailer Mekanikoa: konbentzionala eta CNC // Neurketa eta Entsegu laborategia.
- Alorreko enpresa eta tailer erreferenteetara irteerak.
- Ikasketak eta lana uztartzeko aukera desberdinak:
- Erasmus+ programaren bitartez, praktikak Europako erakunde/enpresa batean egiteko aukera.
- Banakako tutoretza pertsonalizatuak.
- Eskolaz kanpoko ekintza, eta kirol eta kultur ekintzak.
Gaitasun orokorra
Mekanizazio bidezko produkzio-prozesua (txirbil-harroketa, konformazioa eta mekanizazio bereziak) eta ekipo mekanikoen produkzioa eta muntaia programatzea, antolatzea eta zeregin hauetan lankidetzan jardutea, fabrikazioa lagunduz eta, dokumentazio teknikoa abiapuntu izanik, sistema automatikoak programatuz; hau guztia beheragoko maila duten teknikariei behar duten euskarria eskainiz.
Ikasgaiak
LANBIDE MODULUA | KURTSOA | ORDUAK |
---|---|---|
Interpretazio grafikoa | 1 | 132 |
Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia- prozesuen definizioa | 1 | 132 |
Fabrikazio-prozesuen gauzatzea | 1 | 198 |
Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa | 1 | 165 |
Produktuen egiaztapena | 1 | 165 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 1 | 99 |
Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa | 2 | 240 |
Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM) | 2 | 40 |
Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa | 2 | 100 |
Produkzioaren programazioa | 2 | 120 |
Produktu mekanikoak fabrikatzeko proiektua | 2 | 50 |
Ingeles teknikoa | 2 | 40 |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 2 | 60 |
Lantokiko prestakuntza | 2 | 360 |
2000 |
Eta bukatzean
Lan irteerak:
- Muntatzaileen lantegi burua
- Metalak lantzeko makinen operatzaileen lantegi burua
- Metalak prozesatzeko instalazioen lantegi burua
- Mekanika teknikariak
- CNC programatzailea
- Sistema automatizatuen programatzailea
- Produkzio-programatzailea
Ikasten jarraitu nahi izanez gero:
- Unibertsitate Graduak: karrera teknikoetarako zuzeneko sarbidea (hautaprobarik gabe).
- Beste Goi Mailako ziklo bat.
- Espezializazio ikastaro bat.