MIKROINFORMATIKA-SISTEMAK ETA SAREAK

OINARRIZKO PUNTUAK:

  • Titulazioa: Mikroinformatika-Sistemetako eta Sareetako Teknikaria.

  • ZIKLO BERRIA: Lehen promozioa 2023ko irailean.
  • Lanbide arloa: Informatika eta Komunikazioak.
  • Erdi Mailako Zikloa // Ikasketa hauek gainditzean: Tekniko titulua. 
  • Guztira 2 ikasturteko ikasketak // 2.000 ordu guztira, horietatik 380 ordu, enpresan egiten diren lan praktikak direlarik.
  • Klaseak euskaraz, D ereduan. 
  • Alorreko erakunde erreferenteetara irteerak. 
  • Ikasketak eta lana uztartzeko aukera desberdinak:

           LH DUALA               PRESTLAN

 

  • Erasmus+ programaren bitartez, praktikak Europako erakunde/enpresa batean egiteko aukera.
  • Banakako tutoretza pertsonalizatuak.
  • Eskolaz kanpoko ekintza, eta kirol eta kultur ekintzak.

GAITASUN OROKORRA:

Titulu honen konpetentzia orokorra da mikroinformatika-sistemak, bakartuak edo sarekoak, eta ingurune txikietako sare lokalak instalatzea, konfiguratzea eta mantentzea, horien funtzionaltasuna ziurtatuta eta ezarrita dauden kalitateko, segurtasuneko eta ingurumenarekiko errespetuko protokoloak aplikatuta.

IKASGAIAK:

LANBIDE MODULUAKURTSOAORDUAK
Tresneria muntatzea eta mantentzea1231
Postu bakarreko sistema eragileak1165
Bulegotika-aplikazioak1231
Sare lokalak1231
Informatika-segurtasuna199
Ingeles teknikoa133
Sareko sistema eragileak2168
Sareko zerbitzuak2189
Web aplikazioak2105
Laneko prestakuntza eta orientabidea2105
Enpresa eta ekimen sortzailea263
Lantokiko prestakuntza2380
 2000

ETA BUKATZEAN?

Lan irteerak:

  • Informatika-tresneriaren instalatzaile konpontzailea. 
  • Informatika-euskarriko teknikaria. 
  • Datu-sareen teknikaria. 
  • Mikroinformatika-sistemetako periferikoen konpontzailea. 
  • Mikroinformatikako saltzailea. 
  • Telelaguntzako operadorea. 
  • Sistema-operadorea. 

Ikasten jarraitu nahi izanez gero:

  • Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin. 
  • Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.