OINARRIZKO PUNTUAK:
Titulazioa: Karrozeriako Teknikaria.
- Lanbide arloa: Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-Lanak.
- Erdi Mailako Zikloa // Ikasketa hauek gainditzean: Tekniko titulua.
- Guztira 2 ikasturteko ikasketak // 2.000 ordu guztira, horietatik 380 ordu, enpresan egiten diren lan praktikak direlarik.
- Okupazio tasa: %75a (2023ko abenduko datua).
- Instalakuntzak: Karrozeri Tailerra // Pintura Kabina // Soldadura tailerra // Marrazketa gela.
- B Hizkuntza eredua: irakasgai batzuk gaztelaniaz eta beste batzuk euskaraz irakasten dira.
- Alorreko enpresa eta tailer erreferenteetara irteerak.
- Ikasketak eta lana uztartzeko aukera ezberdinak:
- Erasmus+ programaren bitartez, praktikak Europako erakunde/enpresa batean egiteko aukera.
- Banakako tutoretza pertsonalizatuak.
- Eskolaz kanpoko ekintza, eta kirol eta kultur ekintzak.
GAITASUN OROKORRA:
Karrozeriaren, bastidorearen, kabinaren eta ekipo edo tresnen arloan konpontzeko, osagarriak muntatzeko eta ibilgailua eraldatzeko lanak burutzea, ezarritako prozedurak eta denborak betez, eskatutako kalitatea lortuz eta segurtasun-baldintza egokietan.
IKASGAIAK:
LANBIDE MODULUA | KURTSOA | ORDUAK |
---|---|---|
Elementu mugigarriak | 1 | 231 |
Elementu metalikoak eta sintetikoak | 1 | 231 |
Elementu finkoak | 1 | 231 |
Ibilgailuen egitura-elementuak | 1 | 198 |
Oinarrizko mekanizazioa | 1 | 66 |
Ingeles teknikoa | 1 | 33 |
Gainazalen prestaketa | 2 | 231 |
Gainazalak txukuntzea | 2 | 231 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 2 | 105 |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 2 | 63 |
Lantokiko prestakuntza | 2 | 380 |
2000 |
ETA BUKATZEAN?
Lan irteerak:
- Karrozeriako txapista konpontzailea.
- Beiren instalatzailea eta osagarrien muntatzailea.
- Automobilen karrozeria-pintorea
Ikasten jarraitu nahi izanez gero:
- Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
- Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.