Bekak II

>> ERASMUS+ Bekak

Ugle eskolak dauzkan akordioei esker gure ikasleek Europar Komunitateko lurralde batean gauzatu ditzakete lanbide heziketako praktikak ERASMUS+ bekei esker.

Helburuak

  • Ikasleei Europar Batasuneko lan merkatu zabalak dituen beharretara egokitzen lagundu. 
  • Ikasleek konpetentzi espezifikoak gara ditzaten lagundu, hizkuntza konpetentzia barne, eta lan esperientzia hartzearekin batera, herrialdeari buruzko kultura sozial eta ekonomikoaren ezagutza areagotu.
  • Lantegi eta ikastetxeen arteko kooperazioa bultzatu.
  • Gazteei kualifikazio maila altua garatzen lagundu, nazioarteko esperientziak ematen duen ikuspegi zabalagoa duten profesionalak formatuz.  

Iraupena

Hetelek eskatu duen deialdiak, 13 asteko iraupenarekin lan praktikak hartzen ditu, betiere egun osoko ordutegiarekin. (*)

Baldintzak

1.    OLH, GMHZ edo EMHZ bateko 2. kurtsoko ikaslea izatea HETEL sareko ikastetxe batean  ikasturteko edozein titulazio ofizialean (ikasturtean matrikulatuta)

2.    Matrikulatuta dagoen ikastetxe horretako hautaketa prozesuan aukeratua izatea, eta inongo diziplina espedienterik edo antzekorik ez edukitzea.

3.    Europar Bastasuneko kide diren edozein 28 herrialde bateko hiritartasuna edukitzea, eta parte hartzen duten herrialde batekoa ez izanda ere, proiektuari elkartutako HETEL zentro batean matrikulatuta egotea.

4.    Ezin izango da aldi berean beste programa edo beka batean parte hartu.

5.    Erasmus praktiketako ikasleek, Lan Praktiken Ziurtagiria DERRIGORREZ eduki beharko dute, bukaeran dokumentua aurkeztu beharko dutelarik.

(*) Enpresa bezala bere aktibitatea arlo publiko edo pribatuan garatzen duen edozein erakunde ulertzen da, bere tamaina, erregimen juridikoa edo jarduten duen sektore ekonomikoa edozein izanda ere, ekonomia soziala barne.(oinarri legala, 2. artikuloa, 25. zenbakia).

Herrialde posibleak

Holanda (Eindhoven); Irlanda (Cork); Finlandia (Salpaus; Jyvaskyla); Italia (Milán; Pistoia; Cosenza; Palermo; Catania); Bulgaria (Sofia); Polonia (Varsovia); República Checa (Praga); Alemania (Bensheim; Bremen); Malta.

ERASMUS ESKUTITZA AUKERAKETA IRIZPIDEAK ESKAERA FITXA

 

>> GLOBAL TRAINING Bekak

Global Training programa nazioarteko praktika-egonaldian datza enpresa/erakunde batean, gazteari lan-mundua ezagutzeko aukera eskainiko diona, garapen profesionalaren alde egingo duten jarduerak eta proiektuak garatuz berea ez den herrialde batean.
2024 DEIALDIA: Ekainaren 17tik Uztailak 19ra. 
Eskainitako plazak: 75
Herrialde parte-hartzaileak: Alemania, Austria, Belgika, Txile, Txina, Txipre, Hegoaldeko Korea, Danimarka, AEB, Finlandia, Frantzia, Grezia, India, Indonesia, Italia, Malta, Mexiko, Herbeherak, Peru, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika eta Tailandia
Diru-zuzkidura:
1.715 € hileroko diru-laguntza hasierako sei hilabetetan bidaia-gastuak, mantenu-gastuak betetzeko; Gizarte Segurantzarako Kotizazioa, eta, baita ere, istripu eta gaixotasunetarako asuguru poliza baten babesa izango du. Luzapena enpresan izanez gero, ez euskal gobernuak ez erakunde laguntzaileak, ez dute diru kopururik jarriko; enpresak erabaki beharrekoa delarik ekarpen ekonomikoa bai eta aseguruen ordaintzea.
Baldintzak:
•Litzentziatura, Diplomatura edota Goi Mailako Lanbide Heziketa titulua eskuratua, hautaketa prozesua bukatu baino lehenago.*Ikusi titulazio bakoitzaren arabera eskaintzen diren plazak atalean.
•Administrazio-auzotasuna Euskadin izatea urtebetetik gorako antzinatasunaz etenik gabe, 2024ko urtarrilaren 1ean.
•2024ko urtarrilaren 1ean 30 urte beteta ez izatea (1994ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoak).
•Sei hilabete edo gorako praktikak atzerrian egiteko aukera eman dion beste bekarik lortu ez izana (Europar mugikortasunerako programak: Erasmus+ etab.).
•Ingeleseko B1 maila izatea (Goi Mailako Lanbide Heziketa titulua dutenentzat) eta B2 maila aurreratua (unibertsitate-tituludunentzat). Helmugako herrialde hizkuntza ezagutzea aintzat hartuko da. Hizkuntza maila hautaketa-prozesuan zehar frogatzeko aukera egongo da.
•Zigor- eta administrazio- arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeareken zigortuta ez egotea eta hartarako ezgaitzen duen.
Iraupena:
50 orduko derrigorrezko aurretiazko prestakuntza. Ikastaroa gai hauek jarratuko dira: Nola ekin praktikari atzerrian; Kulturarteko negoziaketa; Komunikazio-teknikak; Taldelana, Adimen emozionala; Berrikuntza; beste batzuk. + 6 hilabeteko praktikak enpresetan: Ikusi eskaintzak Unibertsitate edo Lanbide Heziketa atalean.

 

>> Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzak 

Epea: Eusko Jaurlaritzak ikasturte hasieran argitaratzen du deialdia. Normalean Iraila hasieratik Urri erdi aldera izaten da.

Nori zuzendua: Euskal Autonomia Erkidegoan dauden ikastetxeetan honako ikasketak egiten ari diren ikasleei:

  • Haur Hezkuntza ("Haurreskolak Partzuergo”ko haurrak izan ezik)
  • Lehen Hezkuntza
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
  • Batxilergoa
  • Oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketa
  • Musika eta Dantzako ikasketa oinarrizkoak eta profesionalak
  • Arte Plastikoak eta Diseinua: Heziketa Zikloak
  • Kirol-ikasketak

+ 2023/24 ikasturterko BEKA deialdiaren inguruko informazioa HEMEN