Urola Garaiko Fundazioa

Urola Garaiko Fundazioa izaera pribatu eta iraunkorra duen fundazioa da. 1996ko uztailaren 18an eratu zen eskritura publiko bitartez eta ekainaren 17ko 12/1994 Euskadiko Fundazioen Legeak arautzen du. Fundazioak Zumarragan (Gipuzkoa) du egoitza, Beloki Hiribidea z/g helbidean.

Fundazioaren helburua Urola Garaia eskualdeko hezkuntza beharrei erantzutea da, nola arlo teknikoan hala gizarte arloan. Horretarako, baimentzen zaizkion batxilergo zein irakaskuntza tekniko-profesionalak baliatuko ditu (izaera arautu zein arautu gabeak). Hori guztia ahalbidetzeko, “UROLA GARAIKO LANBIDE ESKOLA” izeneko Lanbide Heziketako Institutu Teknikoa sortu eta mantenduko du Fundazioak.

Plantila Urola Garaiko Fundazioa