Lanbide gaitasuna
Tituluaren gaitasun orokorra produktuak eta salgaiak merkaturatzeko, merchandisingerako eta biltegiratzeko eragiketa osagarriak egitea da, bai eta horrekin lotutako datuak tratatzeko eragiketak ere, ezarritako protokoloei, merkataritza- eta irudi-irizpideei eta adierazitako kalitatearekin jardunez.
Zikloaren antolaketa
- Titulazio berria. Promozio berria: 2024ko irailean.
- 2 ikasturtetako ikasketak: 2.000 ordu
- Praktikak enpresetan 2. urtean: martxoa eta ekaina bitartean; 260 ordu guztira.
- DBH Titulua lortzeko aurera.
- Lanbide Arloa: Merkataritza eta Marketina.
- B Hizkuntza eredua: irakasgai batzuk gaztelaniaz eta beste batzuk euskaraz irakasten dira.
Zer ikasiko dut?
• Biltegian salgaiak hartzea eta sarrerak erregistratzea, etiketatzea eta kodifikatzea.
• Izakinen kontrola: Salgaien eta/edo produktuen zenbaketak eta inbentarioak egitea, eta informazioa kontrol-dokumentuetan eta informatika-aplikazioetan erregistratzea.
• Salgaietako informazioa eguneratuta mantentzea, gorabeherak hautemanez eta informazio hori nagusiei transmitituz.
• Salgunean animazio-elementuak jartzea eta produktuak erakusleihoetan eta linealetan antolatzea, merkataritza-irizpideak aplikatuz eta enpresaren irudia errespetatuz.
• Produktuak paketatzea: aurkezpen erakargarriak egiteko teknikak aplikatzea.
• Lan-aginduak prestatzea: salgaiak eta produktuak hautatzea, salgaiak kontrolatzeko eta pisatzeko tresnak erabilita.
• Eskaera-unitateak enbalatzea eta etiketatzea, eskaeraren kontserbazioa eta egonkortasuna ziurtatzeko.
• Bezeroari arreta: une oro eraginkortasunez komunikatzea.
• Ordena eta garbitasuna: laneko eremua, garbi eta txukun mantentzea.
• Informatika: terminaletan datuak eta testuak zuzen eta azkar sartzea.
• Telefonia lanak: deiak eta mezuak doitasunez jaso, banatu eta helarazita.
Moduluak
LEHEN MAILA: | BIGARREN MAILA: |
---|---|
Merchandisingeko oinarrizko teknikak / 198 ordu | Datuen tratamendu informatikoa / 198 ordu |
Biltegiko lan osagarriak / 132 ordu | Saltzeko teknikak eta saldu osteko segimendua / 72 ordu |
Bulegotikako oinarrizko aplikazioak / 132 ordu | Merkataritzako erakusleiho-apainketa, seinalegintza eta kartelgintza / 96 ordu |
Bezeroentzako arreta / 99 ordu | Ciencias aplicadas II / 144 ordu |
Eskariak prestatzea eta produktuak saltzea / 66 ordu | Comunicación y sociedad II / 168 ordu |
Ciencias aplicadas I / 165 ordu | Formación y Orientación Laboral / 53 ordu |
Comunicación y sociedad / 165 ordu | Formación en Centros de Trabajo / 260 ordu |
Tutoría y orientación I / 33 ordu | Orientación y tutoría II / 25 ordu |
Ikasketa hauek bukatzean, zer egin dezaket?
Lan munduan:
Profesional honek besteren kontura egiten du lan merkataritza-banaketako enpresetan -handizkarietan (erosketa-zentraletan, hornidura-azoka zentraletan, "cash and carry" gisakoetan, eta abar) zein txikizkarietan (dendetan, supermerkatuetan, hipermerkatuetan eta salgune handietan)-, merkataritza-banaketako zentroetan eta beste produkzio-sektore batzuetako enpresetako biltegietan eta merkataritza-sailetan. Lanpostuak ondorengoak izan daitezke:
• Saltokiko saltzailearen laguntzailea.
• Salguneko animazioko laguntzailea.
• Salmentako laguntzailea.
• Salmenta-sustapeneko laguntzailea.
• Birjarpeneko langilea.
• Kobratze-langilea edo kutxazaina.
• Eskaeretako langilea.
• Harrerako eta bidalketako eskorgaria.
• Logistikako langilea.
Ikasten jarraitu:
- Erdi-mailako ziklo bat. Titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Merkataritza eta marketina; Administrazioa eta kudeaketa; Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza; Beira eta Zeramika; eta Arte grafikoak.
Datak
2024/25 ikasturteko Matrikulazio datak:
- Ziklo honetan interesa izanez gero, jarri zaitez gurekin harremanetan. Bisita pertsonalizatu bat antolatuko dugu.
- Aurrematrikula: 2024.05.06 - 2024.05.24
- Matrikula:
- Ohiko epean, I.fasea: 2024.07.11 - 2024.07.15
- Ohiko epean II fasea: 2024.07.17
- Ohiko epean III.fasea: 2024.07.19 - 2024.07.22
- Ezohiko epea: Uztailaren 23 eta 24 eta Irailaren 2tik - Urriaren 18ra.
Informazio gehiagorako, kontsultatu Oinarrizko curriculum diseinua.